Burlatako Askatasuna Institutuko neska-mutil koadrila batek Euskalerria Irratia inbaditu du! Mikrofonoen jabe egin dira eta irratsaio oso bat aireratu dute. Ustezko albisteak, kultur agenda, bitxikeriak, eta nola ez… musika! Atarrabiako musikari gazte bat, Simon Macias, elkarrizketatzeaz gain, kantarazi egin dute zuzenean, guitarra eta guzti! Hau gaztedia!