Arratsalde 2012-05-30

Euskalerria Irratia 2012ko mai. 30a, 19:44

Kike Diez De Ulzurrunen tabernan sartuta hasi dugu gaurko arratsaldea, berak kontatu dizkigu kalean ikusi eta entzundakoak, jarraian Iñaki Irisarriri deitu eta burutazioa eskatu diogu. Maitane Burusko langabetuak amatxi eta lagunekin txangoa egin behar izan zuen Puiura, bertan gertatutako xelebrekeriak izan ditu mintzagai, Aldizkaritegiaren txokoan hiruhilabetekari berria mustu dugu, HAZI HEZI sortu berriaz aritu zaigu Ainara Gorostizu. Zineman sartu gara ondoren Gontzel Agoterekin. Bihar giza katea eginen dela eta Herri Ekimeneko Xabier Barberrekin aritu gara solasean. Larunbatean artisten auzoa antolatu dute Iruñeako alde zaharrean, Karlos Ortiz "trapezistaren zorabioak" taldeko kideak eman dizkigu azalpenak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!