Aingeru Epaltza: Arrisku saria

Euskalerria Irratia 2012ko mai. 30a, 14:15

Europak ezetz erran dio Bankiaren erreskateari. Jadanik ez dakit hori ona edo txarra den, baina arrisku sariak muga historikoak gainditu ditu gaur Espainia deritzan toki honetan. Munduaren akabaila? Ez dakit. Hain txarra izanen da sistemak leher egitea? Bideoa pasatu didate: Sevillan, Bankiako surkurtsal batean, ekintza zuzena. Gizon-emakume talde bat sartu eta beren protesta adierazi dute, fandango eta seguidillaka, kantu eta dantza.

Duela astebete bertze bat ikusi nuen, Bartzelonakoa oraingoan. Caixako bulego batean, protestariak eskuei eta gitarrei su atera beharrean, runba katalan bizian. Bietan, harri eta zur hango langile eta bezeroak. Ez batean ez bertzean poliziarik inguruan. Ezetz gauza bera gertatu gaiteroak CAN zaharraren Karlos Tertzeroko bulegoan sartzen diren egunean. Hori ere bai, arrisku saria.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!