Pasahitza 2012-05-30

Euskalerria Irratia 2012ko mai. 30a, 13:14

Edurne Begiristainek atera digu Eguneko Argazkia, eta ondoren Esklerosi Anizkoitzaren Munduko Egun honetan ADEMNA elkarteko Amaia Beloki psikologoarekin eta Nora Goñi fisioterapeutarekin aritu gara gaixotasun horri buruz. Bertzetik, Aingeru Epaltzak Minutu Bateko Manifestua igorri digu. Oihane Usunariz eta Ion Orzaizekin Iruñari buruz tartarrean aritu gara. Gaur gogoratu dugu eskuineko alkateekin 25 urte egin dituela hiriburuak. Egoera horren ondorioak aztertu ditugu. Carlos Vilches soziologoarekin turismo arduratsuaz hitz egin dugu, eta egunero bezala, Josetxo Azkonaren Etenak eman dio amaiera saioari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!