Marea zuri gorria hezkuntzaren alde

Euskalerria Irratia 2012ko mai. 29a, 14:21

Irakaskuntzan bigarren greba eguna gaur. Protesta jendetsuak, ikusgarriak, orijinalak egin dituzte hezkuntzako eragileek. Festa eta aldarrikapena uztartuz, milaka herritar atera dira kalera gaur ere helburu bakar batekin: murrizketei ezetz esatea, eta irakaskuntza publikoa aldarrikatzea.

Eguneko hitzordu nagusia eguerdiko manifestazioa izan da. Izan ere, aurretik bestelako batzuk ere izan dira: entzierro berezia Santo Domingo aldapan, M29 San Grebin ekimenak antolatuta. Murrizketak dakartzaten zezenen adar zorrotzei izkin eginez ikusi ditugu dozenaka herritar.

Arratsalderako merendua eta Riau Riaua antolatu dute.

Entzierroa Santo Domingon; Aurretik, zazpi zutabe tematiko eta ikusgarri ere abiatu dira Iruñea erdialderantz Txantrea, Burlata, Mendillorri, Iturrama, Barañain eta Nafarroako Unibertsitate Publikotik. Sarasate pasealekuan egin dute bat guztiek. Eta manifestazio jendetsua egin dute.

Greba ere erantzun zabala izaten ari da. gaur zortzikoarekin alderatuta, txikiagoa Nafarroako Gobernuaren arabera. Ia % 32koa dela esan du, joan den asteartekoan %50. Sindikatuek diotenez % 60 ingurukoa.

[powerpress]

Argazkia: Alberto Barandiaran

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!