Pasahitza 2012-05-29

Euskalerria Irratia 2012ko mai. 29a, 13:13

Gaurko eguna San Grebin. Jaia eta aldarrikapena uztartu dute irakaskuntzako eragileek eta horren oihartzuna jaso dugu goizeko magazinean, Ekimenaren antolatzaile Ana Unanue irakasleak xehetasun guztiak eman dizkigu. Elkartasunezko Ekonomia Alternatiboaren Sareko kide David Garnatxorekin "No vull pagar", garraio publikoa eta peajeak ez ordaintzeko sortu den mugimenduaz solastu gara; Ion Celestinok bere binilo zaharrei hautsa kendu die eta dantzan jarri gaitu. Fermin Erbitik Minutu Bateko Manifestua bidali digu: Oskia Ugarte arte adituak Twitterren egunero fobiez idazten du, eta horien berri aukeraketa egin digu saioan. Saioari amaiera egunero legez Josetxo Azkona poetak eman dio.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!