Josi Basterretxea: 'Amour'

Euskalerria Irratia 2012ko mai. 29a, 08:29

Ramon Agirre aktorea da gaurko argazkiaren protagonista. Hitzetik hortzera dabil donostiarraren izena: Amour filmak irabazi du Cannes-ko Zinema Jaialdiko sari nagusia, eta aktore euskaldunak bertan dauka paper bat.

Poztekoa da inork saria jasotzea, lan on baten ostean. Poz handiagoa sentitzen da, etxekoa denean saritutakoa. Ramon Agirre gurera sartzen da astero-astero, Goenkale telesailaren eskutik. Enpresa-gizon ankerraren papera jokatzen du hor du.

Asteburu honetan, elkarrizketa bat egin diote aktoreari, eta, besteak beste, euskal zinemaz galdetu diote. Haren hitzetan, azken bizpahiru urtetan zertxobait egin du aurrera euskal zinemak, aspaldi geldi-geldi egon ondoren, gauzak mugitzen hasita ote dauden dago.

Etorkizuna ikuskizun da, jakina. Baina, ez da pentsamendu txarra astelehen baterako: euskal zinemak aurrera egin du azken urteotan.

Amour, Maitasuna. Disfruta dezala saria. Disfruta dezagun filma.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!