Felipe Uriarte: “Mendian gailurra ez da helburua, bideaz gozatu behar dugu”

Euskalerria Irratia 2012ko mai. 25a, 08:54

Irrintzi Mendi Aterpea zabaltzen digu uhinetan eskarmentu handiko Felipe Uriarte mendizale ezagunak. Oraingoan, mendian arriskurik gabe ibiltzeko segurtasun teknika nagusiez hitz egin dugu. Pedro Miguel Etxenike zientzia gizon izabarra bere mendizaletasunaz solastu zaigu Cambridgeko Unibertsatetik.

Geoffrey Winthrop mendizalearen “On high hills, memories of the alps” liburuaren gomendioa ere egin digu Uriartek. Aurrera jarraituz, Eskoziako Hebrida uharteak hobe ezagutzeko parada izan dugu. Azkenik, Goxerri eskalatzaile ezagunarekin mintzatu gara, aurki Kanada Iparraldeko Logan Mountains dorre eskalaezinetara eginen duten espedizioaz.

Argazkia: Mendiak eta Herriak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!