Laura Mintegi: Futbola eta politika

Euskalerria Irratia 2012ko mai. 25a, 08:25

Hau Espainaiko Txapelketa da. Kopa hau Errepublikako presidenteak ematen zuen Errepublikaren garaian, Francok ematen zuen Francoren garaian, eta orain Erregearen Kopa da, baina, izatez, Espainiaren Kopa da”, gogorarazi du Aguirrek.

Batzuek diote ez dela nahastu behar futbola eta politika baina, nahiko hutsala da hori esatea, futbola eta politika bereiztezinak direlako. Urteak eman ditut astebururo joaten fubol zelaietara semearekin eta alabarekin (biak atezain) eta jokalariez eta epaileaz gain (eta jokalarien gurasoez gain) ez zegoen beste inor futbol zelaian.

Jokalariengandik eta beren familiarengandik baino haratago doan futbolarekiko zaletasuna identitate sentimenduan dago oinarrituta, hau da, talde horrek duen esanahi sinbolikoarekin identifikatzen gara, sinbolo lokala izan (Madrid, Bartzelona) edo balore batzuen sinboloa izan (Barça-Español, Real Madrid-Athletico). Taldeak ordezkatzen duenarekin egiten dugu bat. Haren jarratzaile bihurtzen gara, “gurea” delako, “gutarra” delako, bera delako guk izan nahi dugun hori.

Eremu publikoan arazo identitarioak dituzten kolektibo guztiek bestelako sinboloak bilatzen dituzte, komunak diren identitate eremuak, eta kirol taldea sarri askotan bihurtzen da ikur.

Beste lurralde batzuetan, ordea, nazio identitateak errekonozimendu naturala duen parajetan, kirola ez da gaindimentsionatzen eta zaletasuna ez da beste ezer bihurtzen taldearen koloreez gain eduki badutelako beste bandera bat, bandera nazionala. Identitate politikoa herren dagoen eremuetan, ordea, kirola politika da, politika transferitua alegia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!