Pasahitza 2012-05-24

Euskalerria Irratia 2012ko mai. 24a, 13:16

Laura Mintegik atera dio gaurko goizari argazkia eta horren ondoren soinuaz, zarataz eta kutsadura akustikoaz mintzatu gara Nafarroako Unibertsitate Publikoko Maria San Martin irakaslearekin. Aurrera jarraituz, Patxi Huarte, Zaldi Eroa marrazkilariarekin bihar, Bartzelonak eta Athleticek jokatuko duten partiduaz aritu gara tartarrean, eta udaberrian lorez lore ibiltzen diren erleez ere jardun gara. Gaur arratsaldean Nafarroako Antzerki Eskolan irrizikloaren Irratiko Istorio Arkaikoiak ikuskizunaren aurrerapena egin digu buruz Reyes Ilintxeta lankideak eta amaitzeko Aitor Abaroa zine kritikoak asteburuko estreinaldien berri eman digu. Saioari errematea Josetxo Azkona poetak eman dio, egunero legez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!