Egunean Egunekoa 2012-05-23

Euskalerria Irratia 2012ko mai. 23a, 14:17

Hasteko, datu bat: Nafarroan 66 mila lagun pobrezia eta bazterketa sozialean erortzeko arriskuan bizi dira, populazioaren ia ehuneko hamar. Gurutze Gorriak eman du datua. Nafarroako Parlamentuan izan da pobreziaren inguruan egin duen ikerketaren emaitzak aurkezten. Eta eskaera garbia egin dute erakunde horretako ordezkariek legebiltzarkideen aurrean: beharra duen inor ez dadila gelditu Nafarroan oinarrizko errentarik gabe. Izan ere, hori ez da gertatzen ari: Nafarroako Gobernuak atzera bota ditu gizarteratze errentarako jaso dituen hamar eskaeratik lau. 5 mila eta 600 eskaera aztertu ditu azken hilabeteotan; oraindik beste 3 mila eta 500 dauzkate aztertzeko. Hortik heldu diogu goizak gurean utzi duena kontatzeri.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!