Joxerra Senar: "Nafarroako Kutxaren aferan erantzunkizunak eskatzeko garaia da"

Euskalerria Irratia 2012ko mai. 23a, 12:48

Bukatu da, bukatu da, bukatu da akabo Nafarroako Kutxaren abentura. Banca Civican sartu aurretik 1.300 milioi euroko baliabide propioak aitortzen zituen CANek, eta hiru urte geroago 157 milioi euroren truke erosi du Caixabankek. Berria egunkariko erredaktore Joxerra Senar eta Diario de Noticias egunkariko kazetari Ibai Fernandez, Euskalerria Irratian izan dira gaiaz solasean. Haien esanetan, finantza operazio zentzugabea izan da eta negozio txarra egin du CANek.

Ibai Fernandezen aburuz “Nafarroak zuen tresna ekonomiko nagusia izateari utzi dio”. Joxerra Senarren ustez “abentura ero honen sustatzailea izan den Enrique Goñi da irabazle nagusia. Bi kazetarien esanetan erantzukizunak eskatzeko garaia da orain. Kontu ilun asko izan da azken urteotan eta arduradun politikoak ere badira. Besteak beste, Barcina eta Sanz.

Talde handiago bateko %1 eskas bat bihurtzea onartu zuten atzo Nafarroako Kutxako kontseiluko kideek ia aho batez. Bartzelonan hartuko dira hemendik aurrerako erabakiak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!