Arratsalde.on 2012-05-22

Euskalerria Irratia 2012ko mai. 22a, 19:43

Madrilen hasi dugu gaurko ibilbidea, Samuel Ziaurriz San Isidro jaietan izan da eta bertan ikusitakoak kontatu dizkigu, sukaldea izan da gure hurrengo pausalekua, Goiatz Goñik zainzuri zopa egiten erakutsi digu. Datorren larunbatean bertso bazkaria eginen dute AEK eta Bertsozaleen elkarteak, Helios Del Santok eman digu informazioa, ARGIA izan da gure hurrengo mintzagaia, azken alea errepasatu dugu Mikel Asurmendiren laguntzaz. Josu Larrinaga  izan dugu hurrengo mintzalaguna, marketing-a ote da krisiaren kontrako botika? horretxeri helduta aritu da soziologoa. Xorroxin irratiko Julen Zelaieta berriemaleak  Bortziri, Malerreka eta Baztan inguruko kontuak ekarri dizkigu. Xingulu Manguluren tartean  Sortzen jaiaren inguruan aritu gara Aitziber Martinez de Lagos antolatzaileetako batekin, galera ekonomikoak gutxitzeko kontu korronte zenbakia ireki dutela kontatu digu. Bukatzeko GARA Egunkariko Martxelo Diazek azken orduko albisteak bildu ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!