Milaka lagun atera dira kalera irakaskuntza publikoaren alde

Euskalerria Irratia 2012ko maiatzaren 22a

Milaka lagun atera dira kalera irakaskuntza publikoaren alde eta murrizketen aurka. Bart arratsetik ari dira ikastetxeetan mobilizazioak egiten: batzar iraunkorrak, itxialdiak…Goizean zutabeak atera dira Burlata, Mendillorri, Txantrea eta Nafarroako Unibertsitate publikotik. Guztiek bat egin dute eguerdiko manifestazioan. Parlamentutik hezkuntza Departamentura, milaka lagun: irakasle, ikasle eta guraso hezkuntza publikoaren aldeko eta murrizketen aurkako oihuak eginez.

Grebaren erantzuna: Nafarroako Gobernuaren arabera irakasleen ia erdiak, %48,75a ari dira greba egiten, eta ikastetxeen %72. Sindikatuen arabera %70ekoa da erantzuna. Murrizketek irakaskuntza publikoaren kalitateari eraginen diote, eta enplegu galera handia ekarriko dute. Hala ohartarazi dute sindikatuek; protestan jarraitzeko asmoa dute Hezkuntza Departamentuak atzera egin arte.

Sindikatu, irakasle eta ikasleen iritziekin, eta goizak utzi dizkigun soinuekin osatu dugun kronika entzun dezakezue.

[powerpress]

Argazkia: Dani Saralegi

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!