Arratsalde.on 2012-05-21

Euskalerria Irratia 2012ko mai. 21a, 19:42

Kirolari eskeini dizkiogu lehen minutuak, Martin Juanenak asteburuko emaitzak jaso eta patxada ederrean kontatu dizkigu, Asisko Urmeneta izan da hurrengo gonbidatua, Gartxot filmearen  aurkezpena egin du gaur arratsaldean Civican aretoan, Gorka Bereziartua Igandeen inguruan aritu zaigu Burutazioaren tartean, ondoren Maialen Huarte lankidearen txanda izan da, asteak ekarriko dizkigun agenda kontuak izan ditu hizpide. Aldizkaritegiaren txokoan Ttipi-ttapa eta bertan aritzen den Gurutze Pikabea izan ditugu, Gobernuz kanpoko erakundeen koordinadorako kide Gorka Zenborain elkarrizketatu dugu ondoren, matematikarien bixita ere izan dugu, Asier Esteban eta Arkaitz Galbete funtzio esponentzialen inguruan aritu zaizkigu. Bukatzeko Martxelo Diaz GARA Egunkariko kazetariak azken orduko albisteak bildu ditu gurean.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!