Josi Basterretxea: Euskara goardasoletan

Euskalerria Irratia 2012ko mai. 21a, 10:19

Euskara goardasoletan: hori gaurko argazkia. Euskarazko eskola publikoaren eskakizuna izan zen atzo Iruñeako karriketan. Euskarazko eskola publikoa, Nafarroako Foru Erkidego osoan.  Aukera berdintasuna eskatu zen atzoko festan. Nafar guztiak, eskubide beren jabe izateko eskatu zen Iruñean. Jaiolekua ez dadin arazo izan. Nafarrak, denak baitira nafar. Euskara maite duenak berdin maite du Arizkunen nahiz Zarrakaztelun.

Euskararekin, gorengo mailara heltzen da nafar agintarien esperpentoa. Kulturaren alor batean baino gehiagotan dira bitxi samarrak agintari horiek. Adibidez: parkingak nahiago dituzte, arbasoen ondare urbanoa baino. Baina, erabat itsututa daude euskararekin.

Normaltasuna ezinezkoa da, norma idazten duenak normal aktuatzen ez badin badu. Euskararen aurkako herra dute txertaturik ADN politikoan agintari horiek.

Auzo-lotsa sentitzen dut, auzo-lotsa handia. Zur merkezkoa begitantzen zait agintari politiko nafar horien burmuina.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!