Martin Juanena kirol adituak asteburuko emaitzak jaso eta ekarri ditu gurera, ondoren Karmen kaleko Herriko tabernara jo dugu hitzaldi sorta antolatu bait dute, "Maiatza Gorria" hartu du izena ekitaldi sortak, Iker Isiegasek kontatu dizkigu nondik norakoak, Aldizkaritegiaren txokoan KARRIKA izan dugu hizpide Edurne Arrizibitaren laguntzaz, jarraian Agoitz aldera jo dugu, bertan festa ttikiak dituzte egun hauetan, Unai Lako, Aitziber Martxueta eta Inma Beroiz aritu dira gurekin jaien inguruan tartarrean, Burutazioa Izaro Arroitaren esku utzi dugu gaurkoan, "berziklaia" izan du abiapuntua.Bukatzeko GARA Egunkariko Martxelo Diazek azken orduko albisteak bildu ditu.