Josi Basterretxeak eguneko argazkia atera digu. Santardergo Racingek eta Osasunak jokatu zuten partida, eta oro har gorritxoek egin duten denboraldia aztertu dugu Ander Txintxurreta kirol kazetariarekin. Aitor Etxartek Minutu Bateko Manifestua igorri digu, eta Gora Iruñeako kide Xabier Gartziarekin udalarekin dituzten harremanez aritu gara. Mikel Bujandarekin Nafarroa Bizirik ekimenak karrikaratu duen diskoaz aritu gara eta hainbat kantu aurkeztu dizkigu. Egunero bezala, Josetxo Azkonaren Etenak eman dio amaiera saioari.