Maskarada 2015 abian!

Euskalerria Irratia 2015ko urt. 26a, 19:19

Idauze-Mendiko gazteak aurtengo Maskaradan

Idauze-Mendiko gazteek  prestatu dituzte aurtengo maskaradak Zuberoan. Urtarrilaren 18an eskaini zuten lehen emanaldia Idauze-Mendin eta hurrengo igandean Atharratzen izan ziren. Hona hemendik aurrerako egutegia osorik, Dantzan.eus webgunetik hartua.

Otsailak 1, igandea: Urdiñarbe/Muskildi
Otsailak 8, igandea: Garindaine
Otsailak 15, igandea: Gamere-Zihiga
Martxoak 1, igandea: Altzürükü
Martxoak 8, igandea: Ürrüstoi-Larrabile
Martxoak 14, larunbata: Maule-Lextarre
Martxoak 21, larunbata: Santa Grazi
Martxoak 28, larunbata: Zalgize/Iruri
Apirilak 5, igandea: Barkoxe
Apirilak 12, igandea: Hoki (Sohütako auzoa) (konfirmatzeke)
Apirilak 19, igandea: Idauze-Mendi

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!