"Beha Euskal Herria", Gaindegiaren agerkari digital berria

Oihane Arangoa 2015eko urtarrilaren 24a

Beha.eus Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak. Euskal Herriari buruzko informazioa, gogoeta eta baliabideak bildu eta eskaintzeko gunea izan nahi du, ondorengo esparruetan batez ere: gizartea, ekonomia eta lurraldetasuna. Gune honek Euskal Herriaren aktualitateari nahiz mundu mailakoari herri ikuspegiz begiratuko dio. Batetik, Gaindegiak Euskal Herriaren garapenerako interesgarritzat jotzen dituen albisteak bilduko ditu, eta, bestetik, eduki propioak ere landuko ditu: elkarrizketa, erreportaje eta gogoetak.

Iturria: beha.eus

via @beha_eus: Euskal Herriari eta bere lurraldeei begira, herri ikuspegiz: http://t.co/Y678FqNvSQ #euskalherria #ezagutza

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!