
Bertute ugari ikusten dizkiot Podemos indar politiko berriari. Esaterako, ni espainola banintz ia bere horretan sinatuko nuke Gemma Ubasart ordezkariaren honako artikulua. Baina Podemos mugimenduak badu euskaldunontzat jaiotzazko bekatua: Espainian jaio da eta Espainiarako. Orain Madrildik estatura hedatzen ari da, eta ikusteko dago ea lurralde ezberdinetan errotzen den heinean zein jite hartuko duen gai korapilotsuetan. Baina oraingoz oso nazionalista ageri da, demokrata bezain nazionalista.
Iturria: blogak.goiena.eus
via @mikelirizartopa: Podemos-ek badu euskaldunontzat jaiotzazko bekatua: Espainian jaio da eta Espainiarako. http://t.co/F76ZL8sQKJ
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.