Lisabe Velasco: “Emakumeen sareak funtsezkoak izan ziren Ezkabako presoen biziraupenerako”

Euskalerria Irratia 2026ko maiatzaren 20a

1938ko Ezkabako ihesaldiaren urteurrenaren harira, Lisabe Velasco Zozaya historialaria Metropoli Foralean izan da. Ezkabako espetxeari, kasu honetan, ihesleku gisa erreparatzeaz gain, memoria, erresistentzia eta zaintzaren espazio gisa ere begiratuko diogu.

Ezkabako gotorlekua, jatorriz defentsarako eraikia baina frankismoan zigor-espetxe bihurtua, milaka preso politikoren gatibutasun gogorraren lekuko izan zen. Presoen bizi-baldintza izugarri gogorrak ziren; gosea, hotza, pilaketa, gaixotasunak, zorriak… 1938ko maiatzaren 22ko Ezkabako ihesa gogoratuz, Lisabe Velasco historialariak arreta jarri du askotan itzalean geratu diren protagonistengan: presoen emakumeengan.

Testuinguru horretan, emazte, ama, arreba eta senideek laguntza materiala, morala eta estrategikoa eman zieten presoei, sare isil baina erabakigarria osatuz. Gaur, Ezkaba ez da soilik ihesaldi baten oroitzapena: memoria, zaintza eta erresistentziaren lekua ere bada.

Lisabe Velasco Zozaya historialaria eta Nafarroako Memoria Historikoaren Dokumentu Funtsaren ikerlaria da. Metropoli Forala saioan egiten duen historiari buruzko atalean, gure inguruko pasarte eta protagonisten memoria ekartzen du, iragan hurbila gaurko begiradatik ulertzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!