Txerriak eta loreak liburuaren aurkezpena egingo dute Jon Arretxe idazleak eta Uxue Razquin editoreak, arratsaldeko 19:30ean Hizkuntza Eskola Ofizialean.
Toureren sagan parentesia eginez, guztiz bestelako nobela beltza dakarkigu oraingo honetan Jon Arretxek. Kokagunea hiri handi bateko lunpen auzo baztertua izan beharrean, egilea bera bizi izandako hiru herrietan garatuko da trama: Basaurin, Gasteizen eta Arbizun. Eta protagonistak jende txiro, etorkin mespretxatu edo kaleko prostituta zaurgarriak izan beharrean, bertoko jatorriko biztanle akomodatuak izango dira, zortzi abizen euskalduneko jendea, eskrupulu gutxirekin ezkutuko negozio aitorrezinetan diharduena. Arbizuko hestebete-lantegi batean gertatzen den txistor lapurreta misteriotsua da abiapuntua, eta hortik aurrera umore klabean idatzitako trama beltza dator, oso beltza, erritmo bizikoa, elkarrizketa ugarikoa.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.