Hedoi Etxartek Izen baten promesa liburua aurkeztuko du Zaldiko Maldikon, arratsaldeko 19:30ean; Joseba Sarrionaindiarekin batera izango da aurkezpenean.
Aitor Etxarte Berezibarren hiletan oihukatutako akats batek —Gora Liga Komunista Iraultzailea!— idazlearen aitaren gaztaroko jendea elkartu du liburu honetan; lagunak, maitaleak, militantziako kideak. Haien hitzek osatzen dute orain kontakizunaren erdia —“Guk Franco akabatu nahi genuen, baina pijoak ere akabatu nahi genituen”; “Edertasuna, leherketa eta patxada bilatzen genituen”—, eta beste erdia, berriz, Aitorren galeraren aurreko minak idatzi du; erritu faltak, doluan atxiki nahi den guztiak.
Nor izan zen Aitor aita izan aurretik, eta, beraz, nor izan zen aita izan zenean ere?
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.