Garikoitz Goikoetxeak eta Alex Artzelusek Esnatu ala hil liburua aurkeztuko dute arratsaldeko 19:00etan Zaldiko Maldikon.
Hala dio liburuaren sinopsiak: Noraez gisako batean dago euskararen indarberritzea. Ez dira garairik distiratsuenak. Premiazkoa da beste bultzada bat, orain artekoaz haragoko pausoak ematea, baina zantzu gutxi dago nondik eta nola ekin, are gehiago aldaketa handiko garai hauetan. Helduleku izan nahi du liburu honek, euskararen bilakaera eta egoera zein den ohartzeko tresna. Begiak zabaltzeko ordua da, izan ere. Euskararen biharko ametsak esnatzea eskatzen baitu gaur.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.