Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunaren kontura Idazketa labana bat da aurkeztuko du Katakrakek.
Leire Lakastak itzuli ditu Annie Ernauxen hitzak. Urtebetez, 2001 eta 2002an, Frédéric-Yves Jeannet idazleak gogoetak eta galderak bidali zizkion Annie Ernauxi. Erantzunetan, Ernauxek, literaturaz, gizarteaz eta idazketaz egin zuen gogoeta.
Itziar Diez de Ultzurrunek gidatuko du Lakastarekin solasaldia. Arratsaldeko 18:30ean Katakraken.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.