Elkarte memorialistek alegazioak aurkeztu dituzte Udalaren Erorien Monumentuaren katalogoaren kontra

Euskalerria Irratia 2025eko uztailaren 29a

Frankismoko elementu sinbolikoak mantentzen dituen hirigintza proposamenean lege irregulartasunak daudela eta parte-hartze publikorik ez dela egon salatu dute eraistearen aldeko elkarteek.

Elkarte memorialistek salatu dute Erorien Monumentuaren katalogoa aldatzeko akordioa “baliogabea” eta hutsa dela. Iruñeko Udalak Eraikinerako diseinatutako katalogoari alegazioak aurkeztu  dituzte eraistearen aldeko elkarteek, eskatuz, bertan behera utz dezala erabakia.

Kataloagoa beraren edukiari alegazio bat aurkeztu diote eta beste hiru akordioa baliogabetzeko. Elkarteen ustez, udal-akordioa "baliogabea da, eraikinen udal-katalogoa aldatu nahi delako katalogoa indarrean egon gabe, ez baita osorik argitaratu Udal Planaren behin betiko onarpenaren iragarkian”.

Ondorioz, ezin da katalogo horren aldaketa puntual bat izapidetu, argitaratu arte. Elkarteen esanetan, akordioa "baliogabea” da, besteak beste, proiektuaren bi helburuetako bat, 'Erorien ingurunea aldatzea' delako, II. Zabalgunearen eta Lezkairuren arteko lotura hobetu ahal izateko. Hartara, eraikinaren alboko arkuak eraistea baimentzen da, baina  eraikin nagusia mantentzen da. Memorialistek salatu dute “asmo handiko hirigintza-jarduera bat ezkutatzen duela proiektuak”.Berretsi dute,  "Erorien katalogoa aldatzeak ez duela

errespetatzen Memoria Demokratikoari buruzko Estatuko Legea, eraikin nagusiko  ikur frankistak ezabatu egin behar direla baitio".

Era berean, argudiatu dutenez, "akordioa ere baliogabea da, ez delako aurretiazko herritarren kontsultarik egin gabe inguruko urbanizazioa erreformatzeari dagokionez”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!