Mikel Guerendiainen lehenengo eleberria da Mauro. Txantrea Liburutegi Publikoan aurkeztuko du arratsaldeko 19:00etan Mila Martinez lagun duela.
Eleberriak Europako kartzeletako ihesaldi handienetako bat kontatzen du. 1938ko maiatzaren 22an, gaua zen Nafarroan, dena lasai zegoela zirudien. San Kristobal gotorlekuko 2.497 presoak euren pabiloietan zeuden, bitartean zaindariak afaltzen hasi ziren... Igandea zen, gotorlekuan militar gutxi zeudela eta armarik gabe zeudela aprobetxatuz, hogeita hamar bat presok aukera baliatu zuten ihes egiten saiatzeko.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.