Irailean zabalduko dute Zabalguneko Civivox berria

Bidane Beloki Ezker 2025ko mar. 6a, 09:56

Zabalguneko Civivoxaren gela bat.

400 eserleku baino gehiagoko auditorioa, erakusketa gela zabalak eta gizarte, kultura eta kirol jarduerak garatzeko hiru solairu ditu eraikinak. Obrak azken fasean daude eta udan zehar garatuko dute espazioen barruko ekipamendua. Irailean jarduera propioarekin irekiko ditu ateak.

Bigarren Zabalguneko Civivoxa bere eraikuntzaren azken fasean dago; ekipamendu-fasea abiatuko da orain eta irailean zabalduko dute, programazio propioarekin. Salestarren plazan kokatutako 3.834,27 m²-ko eraikina da, lau solairutan banatuta: sotoa, beheko solairua eta beste hiru solairu.

Obra 9.707.551 euroan esleitu zitzaion Construcciones Mariezcurrenari eta 2022an hasi zuten. Emaitza harria nagusiko, leihate zabaleko eta irisgarria den eraikina da. Propioki garatuko dituen jarduerak eta Civivox sareko beste zentro batzuen ohiko erabilerak kontuan hartuta diseinatu dute. Sarbide nagusia plazan bertan dago, eta bigarren mailako beste bat dago Media Luna kalean.

Eraikinaren egitura

Sotoak azalera erabilgarri handiena du, mila metro karratu baino gehiago. Erakusketa Gunea izango da eta hiru aretotan banatzeko aukera izango du. Beheko solairua, eraikinerako sarbidea izango dena, harrera egiteko eta erabiltzaileei arreta emateko eremuak hartuko ditu. Solairu horretan dago, halaber, ekitaldi-aretoa; 600 metro karratuko auditorioa, 400 besaulkitik gora eta lau plaza irisgarri. baino gehixeagorako edukierarekin, lau plaza irisgarri dituena. Agertokiak 17,50 x 10,35 metro ditu eta ekitaldi-aretora eraikinaren barrutik ez ezik, kaletik ere sartu daiteke.

Goiko solairuak gizarte eta kultura programako jardueretarako erabiliko dira. Lehenengo eta bigarren solairuetan, erabilera anitzeko espazioak daude, hala nola erabilera anitzeko gelak, hitzaldi-gelak, informatikako, arte plastikoetako, sukaldeko edo irakurketarako gelak. Hirugarren solairuan ordea, aurreikuspena kirol espazioak garatzea, bailatuta espazioak dituen argi naturaleko leihate handiak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!