'Barkamena existituko balitz bezala' bihar, Zaldiko Maldikoko irakurle taldean

Euskalerria Irratia 2025ko mar. 5a, 13:18

Fernando Rey eta Mariana Travacio. (Argazkia: Erein argitaletxea)

Mariana Travaciok idatzitako eta Fernando Reyk itzulitako eleberria azertuko dute ostegunean, 19:30ean, Zaldiko Maldikoko irakurle taldean.

Armiarmak argitaratutako kritikak dioen bezala, izenburuak autolaguntza liburu batena eman lezakeen arren Ereinek narratiba sailean argitaratu duen western itxurako testua da. Mariana Travaciok idatzi du Barkamena existituko balitz bezala eta Fernando Reyk itzuli du. Lehenengo aldia da Mariana Travacioren lana euskaraz irakurtzerik dagoela.

Ostegunean, arratsaldeko 19:30ean, Zaldiko Maldikoko irakurle taldean izango dute eleberria aztergai. Fernando Rey itzultzaileak parte hartuko du saioan.

Gorroto trinkotuei eta haiekin loturiko mendekuei buruzko istorio bat da, western paisaien unibertso batean gertatzen dena, lur mortuetan aditzen diren pauso-hotsak inguruan. Kontakizunaren tramak mantso egiten du aurrera eta gauza askotarako denbora uzten du: lurraz gozatzeko, eguzki kiskalgarriaren pean ipar-haizearen bultzada eta izerdi-tanten jarioa sentitzeko. Kontakizunaren hasieratik susmatzen dugu tragedia hurbil dela, nahiz eta ezin dugun jakin nolakoa, zenbaterainokoa. Eta aurrera goaz, dena lehertzen den arte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!