Matalazen Infiltrats dokumentala pantailaratuko dute, arratsaldeko 19:00etan.
2020aren hasieran, eta bi urte baino gehiagoz, Polizia Nazionaleko gutxienez lau agente Kataluniako zenbait gizarte-mugimendutan infiltratu ziren. Avilako Polizia Eskolaren 33. promozioko kide dira eta Informazioko Komisaria Nagusiaren agindupean jarduten dute. Dokumentalak polizien modus operandi eta patroiak azaltzen ditu, eta haien infiltrazioa deskubritzeko funtsezko akats batzuk erakusten ditu.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.