Otsaileko Gatsro showa Mejillon Tigre kolektiboaren eskutik izango da: Hitz esana poesia emanaldia. Spoken word formatua darabilen poesia-emanaldia da. Bi gorputz, hamabost bat pieza indibidual, eta poesia emanalditik baino kontzertutik gertuago egon nahi duen formatua. Esateko ez baita gauza handirik behar, zeharkatzen gaituzten bizipenak piezen muinean kokatzea: etxebizitza, sexu-indarkeria, gorpuztasuna, idoloak, erreferenteak. Hitz soilak eta, noizbehinka, musika nahasian.
Emanaldiarekin batera Anizko Jauregia Esnekiak proiektuko produktu ekologikoekin egindako 4 pintxo dastatu ahal izango dira. Sarrerak erosi daitezke dagoeneko.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.