IzAdi natura da euskaraz; oda bat da zentzumenen munduari, paisaia soinudun bat eta zentzumenezko bidaia bat gorputzaren hizkuntza primitiboaren bidez.
Mugimenduz, kolorez, soinuz eta ehunduraz betetako eta arima ferekatzen duten olerki bisual laburrak ikusiko ditugu bata bestearen atzetik.
Urte batetik seira bitarteko haurrentzat, arratsaldeko 18:00etan Zizur Nagusiko Kultur Etxean.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.