Hotz-boladan inork ez dezala kalean lo egin aldarrikatzeko protesta egin du Pertsona Migratuen Informazio Guneak

Bidane Beloki Ezker 2025ko urt. 16a, 13:20

Iruñean egindako protesta baketsuaren irudia. (Argazkia: ahotsa.info)

Iruñeko Jesus eta Maria aterpetxea kalean lo egiten duten ehun pertsonentzako irekitzeko eskatu du Pertsona Migratuen Informazio Guneak, MIG Kolektiboak. Iruñeko Udalak eta Nafar Gobernuak etxerik gabeko pertsonei hotz-boladan arreta emateko protokoloa ez dutela aktibatu salatu dute.

Hotz boladan, Iruñean zero gradutik beherako tenperatura egiten duen honetan, kalean lo egiten duten ehun pertsona baino gehiagorentzat Jose eta Maria aterpetxea irekitzea eskatu dute Pertsona Migratuen Informazio Guneko kideek. 'Kalea ez da etxea' lelopean protesta egin zuten atzo arratsaldean eraikinaren atarian eta bi pertsona aterpetxean sartu ziren, modu baketsuan, lo zakuekin atarian etzan ziren.

Antolatzaileek salatu dutenez, “Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak ez dituzte aktibatu haiek hartzeko larrialdiko baliabideak”, eta ondorioz, elkarretaratzea egin zuten atzo.

Iazko abenduan Udalak giza laguntzako protokolo espezifiko bat onartu zuen hirian urtebete baino gutxiago daramaten etxerik gabeko pertsonei hotz-boladak irauten duen bitartean arreta emateko. Eta egunotan, aktibatzeko baldintzak beteta neurriak ezarri ez izana salatu du kolektiboak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!