Iruña Rock jaialdia Ziudadelara itzuliko da

Unai Lako Goñi 2025eko urtarrilaren 10a

Riot Propagandaren itzulera, Juantxo Skalari & Rude Band edota Koma igoko dira oholtzara maiatzaren 30 eta 31n

Lehenengo bi ediziotan egin bezala, Iruña Rock musika jaialdia Ziudadelara itzuliko da aurten. Guztira 13 kontzertu izango dira, maiatzaren 30 eta 31an.

Kartelari erreparatuta, nabarmentzekoa Riot Propagandaren itzulera. Los Chicos del Maiz eta Habeas Corpusen fusioa den taldeak10 kontzertu emango ditu hurrengo hilabeteetan, tartean Iruña Rockekoa.

Komak disko berria aurkeztuko du, 13 urtetan lanik kaleratu gabe egon ondoren. Iseo & Dodosaundek pasaden urtean izandako arrakasta ikusita berriro igoko dira oholtza gainera. Lehendakaris Muertos taldearen punkaz edota Juantxo Skalari & Rude Banden ska soinuez gozatzeko parada ere izango da.

La Mala Pécora, Dupla, The Baboon Show suediarrak, Ezpalak, Biznaga, Sons of Aguirre & Scila,  eta La Furia edo Leopardo nafar taldeez ere gozatu ahal izango da. Azken bi hauek Navarra Mussic Comissionekin batera elkarlanean programatutako kontzertuak izan dira.

Sarrerak 65 eurotan salduko dira eta www.iruñarock.com webgunean lortu daitezke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!