Leire Lakasta itzultzaileak ‘Idazketa labana bat da’ aurkeztuko du gaur

Bidane Beloki Ezker 2024ko abe. 26a, 14:00

Arratsaldeko 19:00etan da hitzordua, Katakraken. 2001 eta 2002an, Frédéric-Yves Jeannet idazleak gogoetak eta galderak bidali zizkion Annie Ernauxi eta erantzun horiek bildu zituen Ernauxek orain Lakastak itzuli duen liburuan.

Katakrak argitaletxeak Annie Ernauxek literaturaren, gizartearen eta idazketaren inguruan egindako gogoetak biltzen dituen 'Idazketa labana bat da' euskaraz plazaratu du, Leire Lakastak itzulita.

Urtebetez, 2001 eta 2002an, Frédéric-Yves Jeannet idazleak gogoetak eta galderak bidali zizkion Annie Ernauxi. Erantzunetan, Ernauxek, literaturaz, gizarteaz eta idazketaz egin zuen gogoeta: zergatik idazten duen idazten duenaz, zergatik idazten duen idazten duen bezala.

Eider Rodriguezek idatzi du hitzaurrea eta halaxe dio: “Desioak gidaturiko idazketa bat da berea. Eta irakurlearentzat zaila da hain basatiki desio duen idazlearen lorratzari ez lotzea”.

Bide beretik, Leire Lakastak “Ernauxek lanabes bezala hartzen du literatura, sorkuntza orokorrean", argitu du. "Idazketa labana bat da hain zuzen balio dezakeelako sistema bera arrakalatzeko”, azaldu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!