Arrosadiako irakurle taldean Lidia Txukovskaiaren Sofia Petrovna lana izango dute aztergai. Sofia Petrovnak, mediku ospetsu baten alargunak, mekanografo gisa lan egiten du Leningradoko argitaletxe garrantzitsuenetako batean. Badirudi bizitzak eta Estatuak irribarre egiten diotela, estutasun etengabeak gorabehera.
Haizegoa Euskara taldeak antolatu du jarduera eta Arrosadiako liburutegi publikoan, arratsaldeko 18:30ean abiatuko da.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.