Hilma af Klint, abstrakzioaren ama

Euskalerria Irratia 2024ko urr. 28a, 11:30

Iragan astean bi efemeridek egin zuten bat: Hilma af Klint artista suediarraren heriotzak eta Guggenheimen hari buruzko erakusketa monografikoaren irekierak. Bi aitzakiak baliatuta naturalismoa, esoterismoa, kolorea, periferiako artistak eta erdigunekoak izan ditu hizpide Uxue Rey kazetariak.

Hilma af Klint Solnan jaio zen, Suedian, 1862an. 1906koak dira Tenplurako pinturak izeneko seriean jasotzen diren lehenengo pieza abstraktuak. Aitortza, ordea, beranduago iritsiko zitzaion.

Wassili Kandinski margolariak (Mosku, 1866-Paris, 1944) bere orduko New Yorkeko galeristari, 1935ean, aitortu zion abstrakzioaren aita zela: “Zalantza izpirik gabe, hau da lehenbiziko margolan abstraktua munduan”. Hilma af Klintek ordea, propio eskatu zuen bere lanak ez zitezela erakuts bera hil eta hogei urte igaro arte.

Kurioski, urte berean hil ziren orain 80 urte arte abstraktuaren aitzindaritzat jotzen diren bi artistak. Egun, Kandinskik baliatzen zuen segurtasun berarekin af Klint abstrakzioaren ama dela esan dezakegu.

Otsailaren bigarrenera arte dago ikusgai Bilboko Guggenheim museoan Af Klinten obra, hasierako pinturak eta abstrakzioan bete betean murgildutakoak ikusi daitezke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!