Itzulpengintza hizpide gaur, Laban, Eider Beobide, Aitor Blanco eta Ainhoa Mendiluzerekin

Bidane Beloki Ezker 2024ko urr. 17a, 11:26

Editargi edizio azokaren baitan egingo dute solasaldia gaur, Laban, arratsaldeko 19:00etan eta Uxue Reyk gidatuko du.

Editargi azokaren baitan, itzulpengintza izanen dute hizpide Eider Beobidek, Aitor Blancok eta Ainhoa Mendiluzek. Gaur, Laban, arratsaldeko 19:00etan izango da solasaldia eta Uxue Rey kazetariak gidatuko du.

Mohammed el-Kurd poeta, kazetari eta militante palestinarraren Rifqa poesia liburua euskaratu du berriki Eider Beobidek. Besteak beste, poesia-bilduma eta errezeta-liburuek itzultzen ditu baina ikus-entzunezkoen itzulpenean ere aritua da.

1948ko arabiar-israeldar gerran zehar 700.000 palestinar baino gehiago izan ziren beren etxetik egotziak. Hondamendi horri, Nakba, edo palestinar exodoari buruzko liburua da Aitor Blanco Leozek itzuli duena. Detaile xume bat izenburudun da euskarazko bertsioa eta jatorrian, Adania Shiblik idatzi du lana.

Ainhoa Mendiluzek ordea, txikientzako liburuak itzuli ditu orain arte. Iruñeko Udalak eta EIZIEk Minaberri beka eman diote Mendiluzeri eta Laurie Halse Andersonen Speak lana euskaratuko du; lana 2025eko urte-amaierarako itzuliko du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!