Euskararen norabideari buruzko formulazio-lan sistematiko eta kolektiboa egiten ari da Euskaltzaindia. Lan horrek dituen adarren artean, Euskararen Gogoetagunea proiektua aurkeztu zen 2022an. Harrezkero, Euskaltzaindiaren Jagon saila arduratu da horretaz. Ekimenak euskal komunitate linguistikoaren diagnostikorik egokienak eta ideiarik onenak bildu eta gaitzetsi nahi ditu, ondoren euskal erakundeei eta gizarte eragileei eskaintzeko.
Jon Sarasua da proiektuaren koordinatzailea eta Euskararen Gogoetagunea (I) argitalpenean jaso ditu hausnarketak. Bihar, arratsaldeko 19:30ean Karrikirin egingo du aurkezpena, Sagrario Aleman bidelagun duela.