Bizikleta eta patineteen erabileraren gaineko kontrolak aste honetan Iruñean

Euskalerria Irratia 2024ko urriaren 7a

Iruñeko Udaltzaingoak txirrindulari eta patinete erabiltzaileen jarrerak kontrolatuko ditu urriaren12rarte. Helburua, oinezkoen partetik kexa gehien eragiten duten jarrerak ekiditea izanen da. Bizikleta erabiltzaileak ordea haserre dira, errepidera joanda, autoen artean ez delako haien segurtasuna bermatzen.

Urriaren 12rarte, hau da, larunbaterarte luzatuko da kontrol kanpaina hau. Udaltzainek kontrolak jarriko dituzte kaleetan, bizikletak espaloitik ez doazela ikusteko, zainduko dituzte bidegorriak eta bizikleta edo patinete gainean kaskoa eta argiak eramaten direla eta aurikularrik ez dela eramaten zelatatuko dute. Parke eta oinezkoendako kaleetan, bizikletek segurtasun tartea uzten dutela zainduko dute, baita karrika hauetatik eramaten duten abiadura ere.

Helburua, udaltzaingoak emandako informazioaren arabera, oinezkoendako espaloiak bizikleta eta patineteetatik libre uztea, eta ibilgailu hauek errepidera jaistea izanen da.

Iragarpenak ordea kexa eragin du Iruñeko txirrindulari eta bizikletaren aldeko kolektiboen artean. Hiri txirrindularien kontrako jazarpena suposatzen duelako eta aldiz, ez delako haien segurtasuna bermatzeko neurririk hartzen. Espaloitik joan ezean, bermatuta al dago autoen 30kilometro orduko abiadura maximoa Iruñeko kale eta etorbide nagusietan?.Seguroa al da etorbide horietatik bizikletan joatea?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!