Maria Elena Escudero, 56 urte ditu eta gurpildun aulkian mugitu behar da. Egoera horretan dago, 2020az geroztik pairatzen duen neke kronikoa larritu zenetik. Osasunbidearen txostenak “euskarririk/laguntzarik gabeko jarrera finkoetan egoteko muga” duela aitortzen dio. Era berean, “patologia horiek etengabe minez bizitzea eta maila emozionalean ere funtsezko eragina izatea dakarte”. Hala eta guztiz ere, Gizarte Segurantzak eta lan egiten duen Zaintzen enpresaren osasun zaintza zerbitzuak ez diote ezintasun iraunkorraren aitortza ematen eta baja ukatu diote.
Asteartean LABen egoitzan egindako agerraldian azaldu zutenez, Maria Elenak ez du jaso Osasun Publikoko Institutuak egin behar zuen azkeneko txostena. Eta hala eta guztiz ere, enpresak jakinarazi zion gaur itzuli behar zela Mendillorriko Mendigoiti Ikastetxeko bere lanpostura.
Maria Elena Escuderoren egoera salatu eta gero, enpresa atzera bota da eta aipaturiko txostena eduki arte ez da lanera itzuli behar izango. LAB sindikatuak "borroka sindikalari eta ondorioz sortutako presio sozialari esker" enpresak laneratzea atzeratzen dela jakinarazi diola ospatu du.