Maiatzean antzeztu zuten estreinakoz Julia Fernandez Zabaleta. Emakume aitzindariak pastorala. Zaldiko Maldikok antolatuta, maistra, iruindar, euskaltzale eta feministari omenaldia egin nahi izan zioten. Mikel Tabernak idatzi zuen testua eta Ihitz Iriart da erregentea.
Hiru orduko iraupena duen ikuskizunak, pastoralaren oinarriak hartu ditu, esentzia bereganatu du, baina egitura aldatu diote, nabari dadin Iruñeko euskal jendeak egin duela. Saio berria urriaren 12an izango da Burguen Plazan, goizeko 11tan. Urriaren 19an berriz, Altzaineko eskolan egongo da ikusgai. Hurrengo astean emango dira bi emanaldi berri hauen inguruko informazio gehiago.