2024/09/30 16:00

Jolasak

Euskaraz jolasten

Euskaraz jolasten
San Juan Bosco lokalak, Iturraman, Iruñea

Haurrendako mahai joko saioa antolatu dute Atariandia Elkarteak eta Dindaia Fundazioak. San Juan Bosco lokalean, Iturraman, egingo dute. 7-9 urte bitartekoak dadoen errea, zomorroak, uzta batxera…jokuekin arituko dira. 10-11 urteko haurrak ordea, ubongo, catan junior, atlantika, caminos…jokuekin

Prezioa: 2€ (tokian bertan ordainduko da)

Bi ordutegi egongo dira: 16:00etatik 18:00etara edo 18:00 etatik 20:00etara.

Izen ematea: atariandia@gmail.com helbidean izen, abizen, adina, ordutegia eta kontakturako telefonoa emanez. Bi euro ordainduko dira unean bertan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!