Lanak hilaren erdialdean hasiko dira, eta Sanduzelai, Etxabakoitz, Donibane, Ermitagaña, Arrosadia eta Lezkairu auzoetan egingo dituzte. Geltoki horietan, autobusa ezin da espaloiaren parean geratu eta hartara, mugikortasun urriko pertsonentzat zaila da autobusera igo edo jaistea eta horixe da obrekin konpondu nahi dutena.
Espaloia aurreratuko dute tarterik egon ez dadin geralekua eta autobusaren artean eta markesina berriak ere instalatuko dituzte beharrezkoa den lekuetan.
Obra Mugikortasuna eta Iraunkortasuna Hobetzeko Obren Esparru Akordiotik eratorritako laugarren kontratua da eta inbertsioa 144.830 eurokoa izango da. Aurreikuspenaren arabera lanak hiru hilabeteko epean bukatuko dituzte.
Moldaketa honek, gainera, billabesa lineen abiadura komertziala hobetuko du eta, beraz, baita zerbitzuaren kalitatea ere.