Jumelage taldeak kontzertua eskainiko du gaur, hilak 13, 20:30etik aurrera, Geltoki espazioan, SZnatoki! Zikloaren barruan. Jumelagek runbak joko ditu formatu akustikoan, bai euskaraz baita gaztelaniaz ere, bere lehen diskoa aurkezteko.
Hilaren 19an, ostegunarekin, dastaketak itzluko dira geltokira. Aurreko denboraldietan arrakasta handia izan dute. Tokiko ekoizleei aukera ematen zaie publikoari beren produktuak aurkezteko, horien gibelean dagoen guztia azalduz. Honako honetan Bargotako Biurko ardandegiko ardo ekologikoak dastatu ahal izanen dira, Altsasuko Larrazabal Eco gaztekin batera. Gaztok Idiazabalgo jatorri izendapenaren barruan ekoizten dituzte.
Irailean beste hainbat ekitaldi eginen dituzte. Besteak beste, arropa trukea egiteko swap partya izenekoa. Hilaren 26an eginen dute, ostegunarekin, 17:00etatik aurrera. Parte hartzaile bakoitzak gehienez egoera onean dauden bost jantzi eraman ditzake.
Irailean Gastro Showak ere berreskuratuko ditu Geltokik, tokiko produktuak, gastronomia eta arte eszenikoak uztartuz. Hilabete honetan jazza izanen da protagonista, Estela Julia diziplinarteko artistaren eskutik. Jorge Sanchez gitarra jotzailea eta Dani Olaz perkutsio jotzailea ariko dira berarekin batera. Juliak bere azken diskoa aurkeztuko du: Quien soy (Nor naiz). Gonbidaturiko ekoizlea Caparrosoko El Puente Viejo izanen da. Geltokiren fruta eta barazki ekologiko hornitzaileetako bat da.