SOS Nafarroak zabalduriko informazioaren arabera, plaka fotoboltaikoak jartzeko teilatuaren gainean zurezko xaflak paratu zituzten, eta hain zuzen ere horiek dira su hartu dutenak. Xaflon azpian hormigoia dago, eta gauzak horrela ez dute espero eraikinak kalte handiak pairatzerik.
Edonola ere, eraikina hustu behar izan zuten: udaltzain guztiak atera ziren eta ordenagailuak haiekin eraman zituzten. Gaur gauean krisi areto bakarra izan da martxan.
Iratxeko monasterioaren etorbidearen inguruko hainbat auzokidek ere haien etxeetatik kanpo eman dute gaua, suteak eragindako kea arnastezina zelakoan.
🛑 Cortado el tráfico en la calle Doctor López Sanz tras declararse un incendio de baja combustión en la cubierta del tejado de las dependencias de Policía Municipal@bomberos_na trabaja desde las 14:00 horas en su extinción pic.twitter.com/gW53PbFsgv
— Policia Municipal Udaltzaingoa 092 (@PamplonaIrunaPM) September 10, 2024