Ez Dago Hilda jaialdiaren laugarren edizioa urriaren 25ean eta 26an egingo dute Iruñeko Trinitarioko aparkalekuan. Autogestioa eta Iruñerriko taldeen ezagutaraztea dira helburu.
Gainera, antolatzaileek “poztasunez” azpimarratu bezala, “azkenean Iruñeko bihotzera ekarri dugu jaialdia". "Aurtengo antolakuntzak lan handia" suposatu arren, jaialdia ospatzeko leku finko bat aurkitu izana espero du taldeak.
Egitaraua
Ostiralean zein larunbatean arratsaldeko 17:00etan zabalduko dituzte ateak. Añube, Maruxak, Ezkutu, Naxker, Leopardo eta Bide Bakarra taldeak izango dira oholtza gainean ostiralean. Larunbatean berriz, The Clayton, The Dilingers, Neskatasuna, Opcio K95, Ahuntzak, Chuleria Joder eta Inguma.
Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude interneten edota fisikoki, Aitzina, Ezpela eta Herriko Tabernan. Bi eguneko bonoa 26 euroan eskuratu daiteke eta egun bakarrerako sarrera 15 euroan. Jaialdian eskuratutako dirua EDH kolektiboarentzat kontzertuetarako eszenatoki edota entsegu espazio bat lortzeko bideratuko dute.
Ver esta publicación en Instagram
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!