Iruñeko hesietako lehoiaren ikurrak mantenduko ditu Udalak

Haritz Pascual Garjon 2024ko ira. 9a, 14:20

Belosoko hesi zaharra kenduta. Argazkia: Xabi Belzunegi

Belosoko hesi berrian lehoiaren ikurra desagertu dela eta hainbat hiritarrek kexa azaldu dute. Iruñeko Udalak azaldu du hesiak aldatu behar zirela eta orain ikurra mantentzeko formula bila dabiltzala.

“Aurreko gobernu taldeak zaindu ez zuen afera da hiriaren ikurren zainketa” azaldu du Joseba Asiron alkateak, “Baina oraingo taldeak babestu nahi ditu gure ikurrak eta konponbide bila gabiltza”. Horrela erantzun du Iruñeko alkateak asteburuan hainbat hiritarrek azaldutako kezkari. “Orain arte genituen hesiek ez dute betetzen araudia eta bai ala bai aldatu behar dira” azaldu du  Asironek, “Aurreko gobernu taldeak ez zuen deus planteatu hesien aldaketa horretan ikurrak mantentze aldera. Guk konszienteak gara ondarearen garrantziaz eta horregatik orain dela aste batzuk hasi ginen irtenbide bila eta badirudi, badagoela modua eta laster aurkeztuko dugu”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!