Udal gobernua sustengatzen duten alderdiek neurri honen bitartez Alde Zaharreko bizi eredua babestu nahi dute, bertako merkataritza bultzatu eta turismo jasangarria sustatu. Lau indarren arteko akordioa gaur onartuko dute, Tokiko Gobernu Batzarrean.
“Turismo jasangarriaren aldeko apustua egiten dugu, eta egun Alde Zaharrean jada apartamentu turistiko kontzentrazio handiegia zegoen, eta hori hiri osora zabaldu nahi dugu”, azaldu du Iruñeko alkateorde Joxe Abaurreak.
“Apustu egiten dugu Alde Zaharra zaintzearen alde. Horrek suposatzen du gaur egun dagoen etxebizitzaren alokairuaren prezioa kontrolatu behar dugula bertako komertzioaren alde einez, eta hori nolabait kolokan zegoen apartamentu turistikoen zabalkundearekin”, gaineratu du Abaurreak.
Egun, Iruñeko Alde Zaharrean 186 ostatu daude, auzoko etxebizitza guztien %2,8 hain zuzen ere, eta hiriko pisu turistiko guztien %55. Bost urtean 90 berri ireki dituzte, eta 21 eskaera eginda daude.